XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRAILAIrailak 2
SEBERINO GIRAULT DOHATSUA, apaiz eta martiria, III. Ord.Seberino Girault Ruanen (Normandian) jaioa zen, eta frantziskotar Hirugarren Ordenakoa.
Apolinar Morel Posat herrikoa zen Suitzan, eta kaputxinoa; Pariskoa zen, berriz, Joan Frantzisko Burte, komentuala.
Frantziako iraultza garaian, martiritza jasan zuten hirurek Parisko karmeldarren komentuan, 1792ko irailaren 2an.
1926an Pio XI.ak dohatsu izendatu zituen.
Hau da egiazko martiria, Kristoren izenagatik bere odola isuri zuena; epaileen mehatxuei ez zien beldurrik izan, eta horrela zeruetako erreinua iritsi zuen.
sinesmenagatik bere odola isurtzerainoko indarra
eman zenion Seberino Girault martiri dohatsuari;
egizu, haren otoitzez,
zure maitasunagatik neke guztiak jasan ditzagula
eta Zugana joan gaitezela kementsu.
Zu bakarrik baitzaitugu biziaren iturri.
eta sendo ezazu gugan, Seberino martiri dohatsuak
bere odola isuriz aitortu zuen sinesmena.